'RDFa' etiketaren artxiboa

Google, web semantikoaren bidean?

Google-ek Rich Snippets direlakoen berri eman zuen maiatzaren hamabian. Baliabide berri honen bitartez web orrialdeetan gehitutako datu egituratuak, bai mikroformatuak bai RDFa erabiliz, bilatzailearen snippetetan —bilaketen emaitzetan agertzen diren orrialdeetako — agertuko dira.

Mugimendu honekin Google-ek web semantikoari bultzada eman diezaioke, edozein webgunetan datu egituratuak erabiltzea interesgarria suertatuko baita.

Informazio zabalagoa: Introducing Rich Snippets