'Iñaki Arrieta Baro' egilearen artxiboa'18'tik, '2'. orrialdea

ETAren suetena

Hau ez da blog politiko bat, baina berri historiko baten barri jaso nahi dut: ETAk jakinarazi du 2006eko martxoaren 24etik aurrera su-eten iraunkorra aldarrikatzen duela. Espero dezagun hau bakera eramango gaituen bidearen hasiera izango dala eta beste eragile politikoek ere bide horretan lagunduko dutela.

Informazio gehiago Berrian.

Zenbait titular

  • ABC: ETA anuncia un alto el fuego permanente
  • BBC: Eta ‘calls permanent ceasefire’
  • Berria: Su etena
  • CNN: ETA to declare cease-fire
  • Diaro Vasco: ETA anuncia un alto el fuego permanente desde el viernes
  • Gara: ETAk su-eten iraunkorra aldarrikatu du / ETA declara un alto el fuego permanente
  • Liberation: L’ETA en passe d’annoncer un cessez-le-feu permanent
  • Le Monde: L’organisation séparatiste basque ETA annonce un “cessez-le-feu”
  • El Mundo: ETA anuncia un ‘alto el fuego permanente’
  • El País: ETA anuncia un “alto el fuego”
  • La Razón: ETA anuncia un alto el fuego permanente
  • La Vanguardia: ETA anuncia un alto el fuego permanente

Bizkaiko digitalizazio lanen inguruko monografikoa

Euskonews aldizkariak Bizkaian egindako digitalizazio lanen inguruko monografikoa argitaratu zuen otsailaren 24ean.

Ale berezi honetan sei artikulu eta Clotilde Olaran, Bizkaiko Foru Liburutegiko arduradunari egindako elkarrizketa biltzen dira. Azken honetan Clotildek informatizazioak eta digitalizazioak liburutegiei ekarri dizkien abantailak eta arazoak aztertzen ditu. Artikuluetan, besteak beste, artea, dokumentazio politikoa eta hizkuntzalaritza hedatzeko egindako hainbat digitalizazio lanen arduradunek, proiektu horiek izan dituzten helburuen berri ematen dute.