November, 2005 webguneko hileroko artxiboa

SKOS: bertsio berria

Azaroaren hasieran W3Cren web semantikoaren garapenerako lan taldeak kontzeptuen zerrenda egituratuak antolatzeko SKOS lengoiaren gaineko bi dokumentu eguneratu zituen:

Dokumentuak prestatu dituen lantaldeak iritziak eta iradokizunak jasotzeko epea ireki du, horretarako public-esw-thes@w3.org posta zerrenda erabili daitekelarik.

Lehenengo bertsioa atera zanean, Dokulanen SKOSen gaineko aipamen luzeago bat egin genuen. Bertan lengoairen azalpena eta dokumentu hauen deskribapena topa daiteke, baita aurreko bertsioetarako loturak ere.

Bide batez aipatu SEDIC eta CINDOC erakundendeek abenduaren 12rako Uso de lenguajes documentales en la web semántica mintegia antolatu dutela Madrilen, non, beste gai batzuren artean, SKOS ere landuko dan.

DC2005eko aurkezpenak, sarean

Otsailean aurreratu bezala, DC-2005, Dublin Core metadatu estandarraren gaineko kongresua, Madrilen ospatu da irailaren 12tik 15era.

Bi hilabete pasa diren honetan, egun haietan egindako lanaren fruituak sarean argitaratu dituzte:

Bide batez aipatu 2006ek kongresua Mexikoko Manzanillo hirian ospatuko dala, Universidad de Colimak antolatuta.