October, 2005 webguneko hileroko artxiboa

Googleek behar zaitu…

Bilatzaileak liburuzainekin duen harremana estutu nahi du eta horretarako Google Librarian Center delakoa sortu du. Bertan diotenez, ekimen honen sorreraren arrazoia Googleek eta liburuzainek eginbehar bera dutela da: Librarians and Google share a mission: to organize the world’s information and make it universally accessible and useful.

Google Librarian Center guneko lehen orrialdea

Guneak oraingoz ez du ezer askorik eskeintzen: Google Scholar eta Google Print zerbitzuetara loturak; laster argitaratzen hasiko diren liburuzainei zuzenduriko hiruhilabetekaria jasotzeko izen emate formularioa; eta Googleen erabilera azaltzen duen materialik prestatu baduzu, eurei jakinarazteko helbide bat.

Hasiera baino ez da. Ea zer gehiago eskeintzen digun Interneteko erraldoi honek.

Catorze.blog gunetik ekarria.

IWAW05 mintegiko txostenak

Joan dan irailaren 22 eta 23an Vienan webguneneen gordetzearen inguruko mintegia edo International Web Archiving Workshop ospatu zen. Orain, bertan aurkeztutako txosten guztiak sarean jarri dituzte.

Oso interesgarriak iruditu zaizkit Danimarkako Netarchive (webguneen legezko gordailua bermatzeko sistema) esperientziaren ingurukoak, bai gaur egun duen egoera azaltzen duena bai agiritegi digital hau gordetzeko gainditu behar izan dituzten arazoak agertzen dituena ere.

Mintegi hau European Conference on Research and Advanced Technology for Digital Libraries konferentziaren baitan ospatu da.

Txosten guztiak Creative Commons lizentzia baten menpe erabil daitezke, antolatzaileak zoriontzeko beste arrazoi bat dana.