September, 2005 webguneko hileroko artxiboa

Irratsaioa: argazki artxiboak

Joan den urtarrilean Koro Muro lankideak eta biok argazki artxiboen gaineko hizketaldi bat egin genuen, Herri Irratiak igorri eta Urko Odriozola kazetariak zuzenduta.

Bertan artxibo hauen jatorri eta etorkizunaz aritu ginen, bai eta gaur egun dituzten berezitasun teknikoetaz eta argazkigintza digitalak dituen abantaila eta sortzen dituen arazoetaz ere.

Orain Euskonews aldizkariak sarean jarri du, aste honetako Irratia atalean. Euskomediaren webguneko multimedia galerian ere topatu daiteke: Digitalización de archivos fotográficos.

@rchive SIC, frantziar testu biltegia

Archive Ouverte en Sciences de l’Information et de la Communication edo @rchive SIC delakoa, dokumentazio eta informazio zientzien inguruko frantziar testu biltegia da. Aurreko mezuetan azaldu ditugun beste testu biltegi batzuk bezalaxe, honek ere OAI-PHM protokoloa betetzen duen GNU E-prints programa darabil, munduko hainbat bilgunerekin informazioa trukatzea errezten duena.

Osagarri gisa, thèses-EN-ligne guneko Sciences de l’information et de la communication atala bisitatu dezakegu. Modu honetan, aldi baterako zer irakurri izango dugu.

@rchive SIC Frantziako hainbat erakundek bultzatzen dute, horien artean CNRSren Centre pour la Communication Scientifique Directe delakoak. Erakunde honek berak Artxiker kudeatzen du, euskararen inguruko ikerketen testu biltegia.