January, 2005 webguneko hileroko artxiboa'2'tik, '2'. orrialdea

E-LIS eta DoIS

Aurreko mezuan genioen badirela dokumentazio zientzien inguruko e-prints edo testu elektronikoak biltzen dituzten guneak. Horietatik bi aurkeztuko ditugu gaur: E-LIS eta DoIS.

E-LIS edo E-prints in Library and Information Science dokumentazio eta informazio zientzien inguruko artikulu eta txostenek osatzen dute, guzti-guztiak osorik irakurri daitezkelarik. Atzo bertan 2000. dokumentua jaso zuen, The Ptolemy Project : research community building in Africa izenekoa hain zuzen ere. Egileek edo argitaratzaileek bidalitako testuak onartzen ditu, betiere bien eskubideak errespetatuz.

DoIS edo Documents in Information Science zerbitzuan aldizkarietako artikuluak eta kongresuetako artikuluak aurki daitezke, bai errefentzia moduan, bai testu osoan (9600 dokumentu baino gehiago).

Bilgune biek harreman estua daukate, bien atzean rclis baitago, software librearen filosofia dokumentazio eta informazioaren alorreko ikerketara eraman nahi duen talde bat. Honek bi webguneek zenbait ezaugarri amankomun edukitze dakar: software librea dute oinarrian, OAI compliant dira eta jasotzen duten dokumentazioaren berri emateko RSS feed-ak eskeintzen dituzte, hemen E-LISekoa eta hemen DoISera sartzen dituzten aldizkari garrantzitsuenenak.

E-prints biltegiak

Internet sarearen hedatzeak ikerketa zientifikoaren munduaren eraldaketa nabaria dakar berarekin. Azkenaldian gainera, ia egunero sortzen dira gai honen inguruko proiektuak, Google Scholar kasu.



Ikerketen emaitzak argitaratzeko garaian ere berrikuntzak daude. Argitaletxe komertzialek sortzen dituzten dituzten arazoen aurrean (harpidetzen garestitzea, unibertsitateek ordaindutako ikerketen emaitzak berriro ordaindu behar izatea, ikerketa publikoaren pribatizatzea…) ikerlari askok argitaratze irekia edo open access delakoa bultzatzen dute.



Mota honetako ekintzen helburua: ikerketen emaitzak beste ikerlarien esku egotea, lehenbait lehen eta dohainik, ikerketa berriak sustatu eta ikerkuntza zientifikoa bultzatezeko.



Filosofia honen (berria dela esan behar nuen, baina ikerketa irekia izatea zientziaren oinarria da) emaitzetako bat testu zientifikoen edo e-prints direlakoen bilguneak dira. Webgune hauen helburua artikuluak eta beste motatako testuak (tesiak, proiektuak…) bildu eta antolatzea da, erabiltzaile guztien esku uzteko.



Hurrengo mezu batean dokumentazio zientzien inguruko bilguneetaz hitzegingo dugu.