Piggy-Bank, metadatu kudeatzaile bat

Piggy-Bank aurkeztu berri dute, RDF formutuan dauden metadatuak jaso eta kudeatzeko Firefox nabigatzailerako gehigarria. W3C, HP, MIT Libraries eta MIT CSAIL bultzatzen duten Simile programa eta Haystack proiektuaren elkarlanaren emaitzetako bat da.

Stefano Mazzocchi ikertzaileak www-rdf-interest@w3.org posta zerrendara bidalitako mezuan dioenez, Piggy-Bankek web semantikoa zabaltzea espero dute, 1990eko hamarkadan Mosaic nabigatzaileak web sarearekin egin zuen bezalaxe.

Hori horrela izango denentz ikusiko dugu. Argi dagoena da web semantikoak geroz eta interes handigoa pizten duela eta benetan erabilgarria izateko falta zaion masa kritikoa eta erabilterraztasuna lortzekotan dala. Honelako lanek bide horretan lagunduko dute.

0 Erantzunak to “Piggy-Bank, metadatu kudeatzaile bat”


  1. Iritzirik ez

Erantzun bat utzi

Iritzi bat idazteko saioa hasi behar duzu.