January, 2005 webguneko hileroko artxiboa

Piggy-Bank, metadatu kudeatzaile bat

Piggy-Bank aurkeztu berri dute, RDF formutuan dauden metadatuak jaso eta kudeatzeko Firefox nabigatzailerako gehigarria. W3C, HP, MIT Libraries eta MIT CSAIL bultzatzen duten Simile programa eta Haystack proiektuaren elkarlanaren emaitzetako bat da.

Stefano Mazzocchi ikertzaileak www-rdf-interest@w3.org posta zerrendara bidalitako mezuan dioenez, Piggy-Bankek web semantikoa zabaltzea espero dute, 1990eko hamarkadan Mosaic nabigatzaileak web sarearekin egin zuen bezalaxe.

Hori horrela izango denentz ikusiko dugu. Argi dagoena da web semantikoak geroz eta interes handigoa pizten duela eta benetan erabilgarria izateko falta zaion masa kritikoa eta erabilterraztasuna lortzekotan dala. Honelako lanek bide horretan lagunduko dute.

Beste bi testu biltegi

Testu biltegien gaiarekin jarraituz, dokumentazio zientzien esparruan interesgarriak izan daitezkeen beste bi aipatuko ditugu:

Biek ere GNU E-prints programa erabiltzen dute –software hau darabilten guneen zerrendaren bitartez topatu ditugu–, OAI compliant egiten dituena.